jueves, 7 de noviembre de 2013

HANKAK PROBATZEN


Krossak iristear daude eta gorputza eta hankak probatzeko momentua da. Denboraldi luze baten ondoren berriro ere taldeko arropak armairutik atera eta poltsa prestatu dute.
Urduritasuna lagun dutela irten arren, lasterketa oso ona egin dute hiru taldekideek Asier Cuevas herri lasterketan.
Egoitz Arruti 12.postua 24:15
Agustin Ruiz 21.postua 25:00
Egoitz Segurola 53.postua 27:35
Zuzenean ikusterik izan ez zenutenentzat jarraian lasterketako bideoa duzue, benetako esfortzu eta sufrimendu aurpegiak nabariak dira. Ezin esan saiatu ez zirenik gure mutilak..
Eredu bikaina zarete zuen gaztetxoentzat.
ZORIONAK HIRUROI !!!!!!

No hay comentarios: