martes, 7 de mayo de 2013

Aire libreko probak 2013

Aire libreko pistako denboraldia hasi zaigu, taldeko zenbait kidek proba ezberdinetan parte hartu dute eta emaitza onak lortu ere bai.

Apirilak 28, Arrasaten parte hartu zuten Alebinek:

Pisu jaurtiketa mutilak (3kg): Joanes Orbea, 4 garren geratu zen azken sailkapenean, bere marka 7.56 metro

60 metrotan neska: Eneritz Aramendik 9:58ko denboran geratu zuen erlojua, marka ona izanagatik ez zen finalerako sailkatu.

60 metrotan mutila: Julen Larrañagak 9:71ko denboran amaitu zuen proba, aipatu aurreneko irteera ez zutela balekotzat eman epaileek eta ondorioz indar asko galdu zituen gure lasterkariak, hau ere finaletik kanpo geratu zen.

Maiatzak 5, Irunen berriro ere Alebinen probak izan ziren:

2000 metrotan mutilak: Unai Beristainek hartu zuen parte 8 garren postua eskuratuz, bere denbora 7:19.94


Maiatazak 4, Donostian kadete eta jubenilek hartu zuten parte:

1500 metrotan mutilak: 1. Aitor Madrazo 4:18.70, 2. Jon Perez 4:19.46, 5. Yurek Ibarguren 4:30.30

1000 metrotan neskak: 2. Jone Zabaleta 3:06.78


Ondorengo asteetan proba gehiago daudenez, bide beretik jarraitzea ona izango litzateke!! Zorionak denei!!




No hay comentarios: